euskal literatura

Atxagaren azken nobela "Obabaren eta Euskal Herriaren agurra da"

'Zazpi etxe Frantzian' izena du idazlearen nobela berriak eta XX. mende hasieran Kongon gertatutako basakeriak kontatzen ditu. Madrilen aurkeztu du gaur.

2009ko martxoaren 31
19:17
Entzun
Bernardo Atxaga idazleak Zazpi etxe Frantzian nobela berrian XX. mende hasieran Kongon gertatutako izugarrikeriak kontatzen ditu eta horietan 10 eta 15 milioi pertsona hil zituztela gogoratzen du. Nobela horrekin "Obabaren eta Euskal Herriaren behin betiko agurra" dela adierazi du Atxagak berak gaur, Madrilen egin duen aurkezpenean. “Literatura mota hori mugitzen zuen motorra gelditu egin da, kontatu nezakeen guztia kontatu dudalako”.

Nobelaren helburua gizakia XXI. mende hasieran noraino iritsi den aztertu eta gogoeta egitea da.Atxagaren hitzetan hasieran, tramak aurrera egin ahala, abentura nobela irakurtzen ari dela pentsatuko du irakurleak, baina aurrera joan ahala egoera dramatikoekin topo egingo du, fikziozkoak izanda ere, karga emozional handia dutenak. Umore beltza eta zeharkako aipamenak erabili ditu, irakurlearengan erreakzio gogorrak sorrarazteko.

Euskaraz argitaratu du liburua eta apirilean beste hiru hizkuntzatara itzuliko duela jakinarazi du: gaztelaniara, galizierara eta katalanera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.