Atxilotu batek ihes egin du Nafarroako Ospitale Unibertsitariotik

Gizonezkoa larunbateko ordu txikietan atxilotu zuten Arrotxapean, aizkora batekin autoak kolpekatzen ari zelako.

Irune Lasa.
2025eko urriaren 27a
11:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Poliziak larunbat goizaldean Arrotxapean aizkora batekin autoak kolpekatzeagatik atxilotutako gizonezko batek ihes egin du Nafarroako Ospitale Unibertsitariotik, eta haren bila dabiltza Nafarroako polizia erakunde guztiak.

Gaurko ordu txikietan egin du ihes atxilotuak. Ospitaleko psikiatria unitatean zegoen; han aztertu behar zuten gizonezkoa bertan sartu ala ez, haren gogoaren kontra.

Polizia iturrien arabera, gizonezkoa agintaritzaren agenteen aurkako atentatua, erresistentzia eta kalte delituak leporatuta atxilotu zuten larunbatean. Horretarako taser pistola bat erabili behar izan zutela ere kontatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.