emakumeen aurkako indarkeria

Atxilotu dute duela bi aste Andoainen 19 urteko neska bat korderik gabe utzi zuen ustezko erasotzailea

17 urteko mutila gaur goizean atzeman dute ertzainek Donostian, auzitegira zihoala. Ekainaren 25ean izan zen gertaera; antza, sexu erasoa egin nahi zion.

2010eko uztailaren 7a
14:17
Entzun
Ekainaren 25ean Andoainen korderik gabe utzi zuen 19 urteko neskaren ustezko erasotzailea gaur atxilotu du Ertzaintzak; 17 urteko mutil bat da, Lasarte-Oriakoa. Donostian atzeman dute gaur goizean, auzitegira zihoala. Ekainaren 25 hartatik desagertuta zegoen. Delitu aurrekariak dauzka.

Herriko festetan ibili zen neska bere lagunekin, eta goizaldean, lagunetatik banatu eta etxera iristeko ehun bat metro falta zitzaizkiola eraso egin zioten. Neskak berak Ertzaintzari agertu zionez, gizonezko batek harrapatu eta garaje batera eraman zuen indarrez. Agi denez, sexu erasoa egin nahi zion. Nolanahi ere, jipoi handia eman zion eta korderik gabe utzi. Gero, handik hurbileko orube batera eraman bide zuen, eta han aurkitu zuen neska larri eta konorterik gabe goizeko zazpiak aldera txakurrarekin zebilen emakume batek.

Biktimak emandako azalpenekin ustezko erasotzailea identifikatu egin zuen Ertzaintzak, eta bila ibili da harrezkero.



Neska Donostiako Ospitalean ingresatu zuten, zainketa berezietarako unitatean. Medikuek berehala esan zuten jipoiak ez diola epe luzerako ondorio txarrik utziko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.