Gizartea

Atxondoko enpresa batean izandako suteak ez du biktimarik eragin

Industrialdeko enpresa batean piztu da sua bart, baina suhiltzaileek bizkor hartu dute kontrolpean, eta soilik tximinia bati eragin dio.

2008ko uztailaren 1a
14:01
Entzun 00:00:00 00:00:00
Atxondoko (Bizkaia) Autonomia kaleko industrialdeko enpresa baten tximinian sutea piztu da gaur goizeko ordu bi eta erdiak inguruan. Zehazki, ke xurgagailuan sortu da sua. Hala ere, suhiltzaileek berehala, ordu laurden batean, kontrolatu dute, eta soilik tximiniari eragin dio. Ertzaintzaren esanetan, ez da zauriturik egon.

Ikerketaren lehen hipotesien arabera, litekeena da ke xurgagailuan pilatutako zikinkeria izatea sua piztu duena.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA