Auzitegiak

Atzera bota dute Barkosen aurka dieten auziagatik aurkeztutako salaketa

Geroa Baik ontzat jo du Espainiako Kontuen Auzitegiaren erabakia, eta nabarmendu du horrek frogatzen duela Barkosen aurkako salaketak "gezurrezkoak" zirela.

Uxue Barkos, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 13a
17:09
Entzun

Iruñeko zinegotzi eta Espainiako Kongresuko diputatu izanik, Madrilen zela Iruñean egindako bilerengatik 208.000 euro kobratu izana leporatzen dio Barkosi Justitia et Veritas elkarteak. Barkosek eta Geroa Baik gezurtatu egin dute hasieratik halakorik, eta auzitegiek arrazoi eman diete. Izan ere, Espainiako Kontuen Auzitegiak frogatutzat jo du bilera horiek egin zirela, eta egungo gobernuburua bertan izan zela.

Salaketaren arabera, Barkosek 69.435 euro ordaindu behar zituen 2007 eta 2012 artean "egin ez ziren bilerengatik" jasotako diruaren truke. Ordea, justiziak iritzi dio, Nafarroako egungo presidenteak aurkeztutako dokumentuek frogatzen dutela dietak "behar bezala" ordaindu zirela, eta, beraz, atzera bota dute salaketa.

Geroa Baik pozik hartu du erabakia, eta nabarmendu du epaiak argitara atera duela eurak hasieratik defendatu dutena, alegia, Barkosen aurkako salaketak "gezurrezkoak" zirela. "Kasu honetan, Kontuen Auzitegiak esan du Barkosek bete egin zuela Iruñeko Udalean jasotzen den dieta sistema; baina gogoratu behar dugu erabaki bera hartu zutela aurretik ere Auzitegi Gorenak, Goreneko Bigarren Aretoak eta Nafarroako Fiskaltzak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.