IKURRAK

Atzera bota dute ikurrina jartzeagatik Etxalarko Udalaren kontra emandako epaia

2014ko abenduan eman zuen epaia Iruñeko 2. Auzitegiak, baina ebazpen haren kontra aurkeztutako helegitea onartu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak.

Etxalar, Azkuetik ikusia. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 16a
13:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Forma akats baten ondorioz bota dute atzera Iruñeko epaitegiaren erabakia. Etxalarko Udalak herriko jaietan udaletxean ikurrina zintzilikatu zuela-eta, auzitara jo zuen Nafarroako Gobernuak, Ikurren Nafarroako Legea urratu zelakoan.

Etxalarko Udalak, ordea, helegitea aurkeztu zuen, argudiatuz udalari ohartarazpena egin behar ziola Nafarroako Gobernuak auzitara jo aurretik.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Etxalarko Udalari, baieztatuz beharrezkoa dela Nafarroako Gobernua aurrez udalarengana zuzentzea.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.