Atzo Arbizun foruzainekin liskarrak izatea leporatuta atxilotu zituzten bi lagunak aske utzi dituzte

2008ko urtarrilaren 2a
17:50
Entzun
Nafarroako foruzainek bi gizonezko atzeman zituzten atzo Arbizun (Nafarroa), euren kontra egin zutelakoan, eta gaur libre utzi ditu Iruñeko Auzitegiak, karguak leporatuta. Arbizukoak bertakoak dira biak: M.J.G.R. (35 urte) eta M.B.U. (24). Aurrenekoari "autoritateen kontrako atentatua" leporatu diote eta bigarrenari, eta besteari "autoritateen kontrako atentatua, erresistentzia eta kalteak".

Atzo goizean izan zen ustezko liskarra. Foruzainen arabera, gizonezko haietako batek irain egin zien taberna batetik irtenda, Kale Nagusian, eta ondoren beste 25 bat lagunek ere gauza bera egin zuten. Foruzainen autoa jotzen ere hasi ziren, betiere hauek diotenez, eta zabor-ontziak erre zituzten. "Foruzainei eraso egiteko ahaleginak ere egin zituzten", eta bost polizia zauritu egin ziren.

Arbizuko Udalak salatu egin du foruzainen jokabidea, "era probokatzailean" aritu zirelako. Lehenbabizi, lagun haietako bat atxilotu zutela esan du Udalak, eta gero, jendeak kexa azaltzean, poliziek pilotakadak-eta bota zituztela. Udalaren arabera, foruzainek hainbat lagun zauritu zituzten.

Askatasunak ere dio gezurra dela foruzainen bertsioa, eta hauek hasi zituztela liskarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.