Jendarmeek esandakoaren arabera, Lizarribarrek auto bat lapurtu zuen Bretenoux-en, Lot departamenduan, eta autoaren jabeak Jendarmeriara dei egin zuen, lapurreta salatzeko. Jabeak azaldutakoaren arabera, lapurraren gibeletik abiatzen ahalegindu zen, baina azkenean jendarmeei dei egitea beste aukerarik ez zuen izan.
Lizarribar ondoko departamenduraino joan zen ihesean. Correze departamenduan autoa utzi, eta eguerdi inguruan atxilotu zuten, Billacen. Polizia iturrien arabera, jendarmeek atzeman zutenean, gizonak ETAkoa dela adierazi zien. Itxura guztien arabera soinean arma bat zeramala jakinarazi dute polizia iturriek.
Atxiloketa