Gizartea

Atzo hasi zituzten bahitutako arrantzaleak askatzeko "negoziazioak"

Gonzalo Saenz de Samaniegok Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuak dio oraindik ez direla diruaz hizketan hasi, "baina negoziazioa aurreikuspenen arabera doa". 'Playa de Bakio' ontzia igandean bahitu zuten, Somaliako itsasertzetik 250 miliara.

2008ko apirilaren 25a
15:49
Entzun
Gonzalo Saenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak gaur azaldu duenez, atzo hasi zituzten Somalian bahitutako Playa de Bakio Bermeoko (Bizkaia) atun itsasontziko arrantzaleak askatzeko "negoziazioak". "Oraindik, baina, ez da diruaz hitz egin, eta egun batzuetako kontua izango da".

Playa de Bakio igandean bahitu zuten, Somaliako itsasertzetik 250 miliara, nazioarteko uretan, atunetan zebilela. Bahitzaileek dirua eskatzen dute marinelak aske lagatzearen truke. 26 arrantzaleetatik bost Euskal Herrikoak dira, zortzi Galiziakoak, zazpi Ghanakoak, lau Madagaskarkoak, Senegalgoa bat eta Seychelleetakoa beste bat.

Jaurlaritzako sailburuak dio negoziazioak "aurreikuspenen arabera" betetzen ari direla, eta modu “arinean” doazela. Hainbat komunikabideetan agertu den erreskatearen zenbatekoa gezurtatu egin du. Negoziazio taldean tokia egiteko eskatua dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari.

Dena aurreikuspenen arabera joanez gero, asteartera arte Eusko Jaurlaritzak ez duela adierazpenik egingo azaldu du Arrantza sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.