Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, atzo gauean 57 urteko lazkaotar bat hil zen Udala mendian, Arrasaten. Arratsaldeko zortziak pasata gertatu zen ezbeharra; ganaduzale batek SOS-Deiak-en larrialdi zerbitzura deitu, eta esan zuen berarekin zegoen laguna bihotzekoa jasan eta mendian behera erori zela. Arrasateko Udala auzotik kilometro batera gertatu zen, mendian, soilik oinez irits daitekeen ingurune batean. Horregatik, erreskate lanak "zailak" izan zirela jakinarazi du Ertzaintzak. Iritsitakoan gizona egonkortzen saiatu ziren, eta helikopteroz eraman zuten.
Atzo iluntzean 57 urteko lazkaotar bat hil zen Arrasaten, mendian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu