Ibai Azkona, Iker Araguas, Gorka Sueskun eta Mikel Flamarika, Espainiako Poliziak kale erasoekin lotura dutelakoan atzo Nafarroan atzeman zituen gazteek inkomunikatuta segitzen dute, Madrilen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez. Torturak jasateko arriskuaz ohartarazi du AAMk.
Operazioa astearte gauerdian hasi zuten, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. instrukzio epaitegiko epailearen aginduz, eta sei ordu inguru iraun zuen. Iruñean Iturrama auzoan Azkona eta Araguas atxilotu zituzten, Donibane auzoan Gorka Sueskun eta Barañainen Mikel Flamarika.
Operazioan 40 polizia inguruk parte hartu zuten eta lau atxilotuen etxeak, Iturramako Ezpala taberna eta etxabe bat miatu zituzten.
Atzo, atxiloketak salatzeko, mobilizazioak egin zituzten auzo haietan eta Barañainen, eta gaur ere egingo dituzte.
Atxiloketak
Atzo Iruñean eta Barañainen atxilotu zituzten lau gazteek inkomunikatuta segitzen dute, Madrilen
Kale erasoetan parte hartu izan dutelakoan atzeman zituzten atzo Espainiako Poliziak Ibai Azkona, Iker Araguas, Gorka Sueskun eta Mikel Flamarika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu