Atzotik desagertuta zegoen 63 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute gaur Artazun (Nafarroa). Berriozarko (Nafarroa) bizilaguna da hildakoa, B.F.B. Atzo zainzuriak hartzera joan zenetik ez zeukaten haren berririk, eta bila zebiltzan. Guardia Zibilak, Nafarroako Gobernuko langileek, Gurutze Gorriak, DYAk eta Iruñeko eta Lizarrako suhiltzaileak aritu dira bilatze lanetan, helikoptero eta guzti. Goizeko hamaiketan aurkitu dute, sakan batean.
Atzo etxera itzultzen ez zela-eta, familiak gauerdian deitu zuen SOS-Nafarroara. Gaur goizeko zortzietan hasi dira gizonezkoa bilatzen.
Guardia Zibila ari da atestatua egiten.
Gizartea
Atzotik desagertuta zegoen gizonezko baten gorpua topatu dute Artazun
Berriozarko bizilaguna da hildakoa, 63 urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu