Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik "elkarrizketa multilateralaren" alde hitz egin du, eta azpimarratu duenez, "edozein gatazka gainditzeko" akordio bat lortu behar bada, akordio horrek alderdi guztien artekoa izan behar duela dio.
Otegi: "Alde horietako bati ez bazaizkio eskubide zibil eta politikoak errespetatzen, ezin da martxan jarri prozesu hori, eta egiten bada, ez du bermerik".
Gerry Adamsek hartu du hitza gero, eta berak "errezetarik" ez duela ekarri esan ondotik, Otegirekin ados dagoela azaldu du. Alegia, bere ustez ere "aukera historikoa" dela, eta ezin dela inor baztertu azpimarratu du.
Politika