zinemaldia

'Aupa Etxebeste!' euskaraz egindako luzemetraia gaur estreinatuko da, Kursaalean

Donostiako 53. Nazioarteko ZInemaldian estreinatuko dute gaur 'Aupa Etxebeste!' euskaraz egindako luzemetraia. Filmeak sortutako ikusmira oso handia izan da; sarrera guztiak agortu dira. Arratsaldeko 19:00etan eskainiko da Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendutako lana Kursaal 2 aretoan.

2005eko irailaren 22a
17:39
Entzun 00:00:0000:00:00
'Aupa Etxebeste!' Telmo Esnal eta Asier Altunaren gidaritzapean egindako filma gaur estreinatuko da Donostiako 53. Nazioarteko Zinemaldian. Emanaldia arratsaldeko 19:00ean izango da Kursaal 2 aretoan.

Euskal Herrian egindako lanak sortutako ikusmira handia izan da; estreinaldiko sarrera guztiak agortuta daude. Bihartik aurrera egongo da ikusgai zinema komertzialetan.

Filmeak sortu duen jakin-mina eta itxaropena eskertuz, Iñaki Gomez eta Jesus Maria Lara 'Aupa Etxebeste!' luzemetraiko ekoizleek urteko lanik arriskutsuenari saria jaso zuten atzo, Ibaia euskal ekoizle independenteen elkartearen eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.