Atzo desagertu zen Alonsotegiko (Bizkaia) 73 urteko gizonezko bat aurkitu du Ertzaintzak, urratuekin. Erorikoa izanda hartu zuen min.
Atzo goizean desagertu zen, San Martin auzoan. Arratsaldean eman zuten horren berri haren senideek, etxera itzuli ez zela-eta. Besteak beste, ertzainek eta boluntarioek bilatze lanei ekin zieten eta arratseko zortziak aldera topatu zuten.
gizaRTEA