Societe Generale banku frantziarrak aurreikusitakoa baino 7.000 milioi euro gutxiago irabaziko ditu. Hala agertu dute bankuko arduradunek, eta galera horien zati handiena "iruzur handi" batek eragin duela onartu dute. Hain zuzen ere, Societe Generalentzat burtsa arloan lan egiten zuen eragile batek egin bide du iruzurra, 4.900 milioi euro ingurukoa. Beste 2.000 milioi euro inguru AEBetako subprime hipoteken eraginez galdu dituzte.
Horrenbestez, aurreikusitakoa baino 7.000 mililio euro gutxiago irabaziz itxi du 2007ko jarduna Societe Generalekl, baina, hala eta guztiz, 600-800 milioi euroko irabaziak izango dituztela agertu dute.
Iruzurrari eta subprimearen ondorioz izan dituzte galerei aurre egiteko eta funts propioak sendotzeko 5.500 milioiko kapital zabaltzea abiatuko dute.
Ekonomia
Aurreikusi baino 7.000 milioi euro gutxiago irabaziko ditu Societe Generale bankuak
Iruzur baten ondorioz 4.900 milioi eta =isubprime=i hipoteken eraginez 2.000 milioitik gora galdu dituztela agertu dute bankuko arduradunek. Hala ere, 600-800 milioi euroko irabaziekin itxiko du 2007ko balantzea. Parisko burtsan eten egin dute Societe Generaleren kotizazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu