Aurrekontu akordioa lortu dute Iruñeko udal gobernuak eta PSNk

Cristina Ibarrolaren aurkako mozioaz geroztik, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSN taldeek adostutako hirugarren aurrekontuak izanen dira 2026koak.

Armendariz, Asiron eta Mauleon 2023an, Iruñerako gobernu akordioa aurkezteko agerraldian. BERRIA
Armendariz, Asiron eta Mauleon 2023an, Iruñerako gobernu akordioa aurkezteko agerraldian. BERRIA
Ion Orzaiz.
2025eko azaroaren 6a
20:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Gobernuko kontuak lotuta, Iruñeko Udalekoak ziurtatu dituzte orain. EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek akordioa lortu dute PSNrekin, 2026. urteko udal aurrekontuak onartzeko.

Lau udal taldeok jarraian onartuko dituzten hirugarren kontuak izanen dira heldu den urtekoak, 2023ko abenduan aurkeztutako zentsura mozio baten bidez Cristina Ibarrola (UPN) kargutik kendu zutenez geroztik.

Iruñeko Udalak iragarri duenez, bihar bertan sinatuko dute aurrekontu akordioa, udaletxean eginen duten ekitaldi ofizialean. Han izanen dira Joseba Asiron alkatea (EH Bildu), Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako taldeetako ordezkari Mikel Armendariz eta Txema Mauleon udal gobernu taldeko ordezkari gisa, eta PSNko bozeramaile Marina Curiel.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.