Aurrematrikulazioei so, «partaidetzaz» mintzatu dira ikastolak

2013ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurrematrikulazio kanpainan murgildu dira ikastolak ere. Beren hezkuntza proiektuaren ezaugarri diren balioak nabarmendu dituzte, Ongietorri ikastolara lelopean. Konfiantzaz mintzatu zen atzo Bilbon Imanol Igeregi, Ikastolen Elkarteko zuzendaria, baita partaidetzaz ere: «Gurean, eskola komunitateak erabaki ere egiten du beren seme-alaben trebakuntzaz; ez da bezero hutsa, titular bihurtzen da».

Nafarroan kanpaina desberdina egin dute ikastolek: Inbertsiorik errentagarriena hezkuntza da leloa duten txartelak zintzilikatu dituzte etxeetako atean, eta bookcrossing mugimendukoek askatutako liburuetan ere txertatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.