ETAren su-etenaren inguruan Espainiako Gobernuak hartu duen jarrerak ez du harritu Brian Currin Bruselako Adierazpenaren sustatzailea. Erakunde armatuaren agiria nahikoa ez dela esatea «ulertu» ere egiten du abokatu hegoafrikarrak, baina argitu du horrek ez duela esan nahi «blokeoa» dagoenik, Espainiako Gobernuak aurrerago jarrera aldatuko duela uste baitu. Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketa batean esan du Euskal Herrian indarkeria desagertzea ekar dezakeen hausnarketa ikusten duela eta, horregatik, ez dagoela kezkatuta ETAk ez duelako iragarri indarkeria behin betirako utziko duela. «Pazientzia» eduki behar dela uste du, eta «gradualki» egin beharreko urratsak badirela ohartarazi du. «Aurreneko helburua» bete delako, pozik azaldu da.
Bruselako Adierazpenaren eskaera guztiak ase ditu ETAk, Currinen iritzian. Eskatutakoari erantzuteaz gain, ETA «urrunago» ere joan zela uste du abokatuak. Gainerako sinatzaileek ere iritzi bera dutela egiaztatzeko, haiekin guztiekin harremanetan dago. «Une honetan fedea eduki behar da prozesu honetan, eta nik benetan uste dut ez dagoela kezkatzeko motiborik eta erantzun baikorra izan dela». Gobernuak ere prozesuan parte har dezan nahi du Currinek, eta Nazioarteko Harreman Taldeak «beharrezko» babesa lortuko duela uste du.
ETAren su-etena. Erreakzioak
Aurrerago Gobernuak «jarrera alda» dezakeela uste du Currinek
«Gradualki» egin beharreko urratsak daudela dio, eta ez du kezkatu ETAk amaiera iragarri ez izanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu