Apirilaren 10, 11 eta 12an egingo dute aurtengo Gazte Martxa, Amaiurren (Nafarroa) hasi eta Donibane Garazin bukatuta, Lotu zu ere independentziara! lelopean, eta gaur aurkeztu dute, Bilbon, 7katu gaztetxearen aurrean -lehengo astean itxi egin zuen Ertzaintzak-.
Aurkezleen ustez, "pixkanaka independentziaren eta sozialismoaren proiektuarekiko euren atxikimendua erakusten eta praktikara eramaten ari dira milaka gazte herriz herri", eta Gazte Martxan parte hartzeko dei egin diete. "Egungo ustelkeria, zatiketa, euskararen heriotzerako kondena, etxebizitza eskubidearen ukapena, hezkuntzaren merkantilizazioa eta sistema kapitalista eta Frantziako eta Espainiako inperialismoaren menpeko egoera honen ondorioak sufritu eta aldatu nahi dituzten guztiei egiten diegu deialdia". Elastiko gorri independentistekin joateko eskatu diete.
Apirilaren 10ean Amaiurtik irten eta Baigorrira (Nafarroa Beherea) joango dira. 11ko etapa: Baigorri-Anhauze (Nafarroa Beherea). 12koa: Anhauze-Donibane Garazi. Azkeneko egun horretan Irungo (Gipuzkoa) eta Hendaiako (Lapurdi) Aberri Egun bateratura joango dira. Hiru egunotarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Politika
Aurtengo Gazte Martxa, Amaiurtik Donibane Garazira
'Lotu zu ere independentziara!' lelopean egingo dute, apirilaren 10, 11 eta 12an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu