Jörg Haider zenaren BZO Etorkizunaren Aliantzako talde nagusiak bat egin du FPO Alderdi Liberalarekin, Austrian. Oposizioan daude eskuin muturreko bi alderdiak, baina 2008ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bi taldeen emaitzak batuta historiako emaitzarik onenak lortu zituzten, botoen %28,2. Haiderren ezusteko heriotzak BZOrenbeherakada eragin zuela eta, orain, Heinz-Christian Strache FPO-ko buruzagiak horiek berera ekarri nahi ditu.
Stracheren alderdiak 30 urte beherakoen gazteen boto gehien lortu zituen bozetan.
mundua