Emakume bat hil da Azpeitian, haren autoak suhiltzaileen kamioi bat jo eta gero

Suhiltzaileetako bat zauritu egin da. GI-631 errepidean gertatu da istripua.

jakes goikoetxea
2024ko irailaren 14a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Auto batek eta suhiltzaileen kamioi batek aurrez aurre jo dute gaur arratsaldean Azpeitian (Gipuzkoa), GI-631 errepidean, eta autoaren gidaria, emakume bat, hil egin da. Kamioiko suhiltzaileetako bat zauritu egin da, eta Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman dute, Osakidetzaren helikopteroan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 16:10ean gertatu da, errepideko hamargarren kilometroan, Azpeitia eta Lasao (Zestoa) artean.

Larrialdi zerbitzuak, poliziak eta Osakidetzaren helikopteroa joan dira istripua gertatu den lekura. Gidaria bertan hil da. Errepidea itxi egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.