Gaur eguerdian auto gidari bat hil da A-132 errepidean, Gasteiz parean, Lizarrako bidean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:30 inguruan gertatu da istripua.
Oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla medio, ibilgailua errepidetik irten da, eta hesi bat jo du. Ezbeharraren berri izandakoan bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, baina gidariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.