ezbeharra

Auto gidari bat hil da Mallabian, Trabakua gainean izandako istripuan

Autoa BI-3302 errepidetik atera eta irauli egin da.

2012ko uztailaren 12a
11:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzainak jakinarazi duenez, goizeko hiruretan Mallabian izandako istripu batean auto gidari bat hil da, BI-3302 errepidean. Ibilgailua irauli ondoren, gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bizirik zen artean, baina jasandako zaurien ondorioz zendu da. Trabakua gainean izan da istripua.

Iruran, berriz, auto batek 48 urteko txirrindulari bat harrapatu du, eta hau zauritu egin da. 09:30ak aldera izan da ezbeharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.