Auto gidari bat hil da Tuteran (Nafarroa) izandako errepide istripu batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Gidatzen zuen ibilgailuak kamioi batekin talka egin du A-68 errepidean.
21 urteko gizonezko bat da hildakoa, errioxar jatorrikoa. Igande arratsean gertatu da ezbeharra.