Errepide istripu larria gertatu da gaur goizean GI-631 errepidean, Zumarraga (Gipuzkoa) parean: Azkoitia aldera zihoan kamioi bati zama erori zaio-zehazki, metalezko xaflak-, eta kontrako noranzkoan zihoan auto bat azpian hartu du xafletako batek. Ondorioz, gidaria, 48 urteko gizonezko bat, hil egin da. Debako (Gipuzkoa) bizilaguna zela agertu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Gidaria auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Nolanahi ere, atera dutenerako hilda zegoen, eta osasun zerbitzuetako kideek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Errepideak