Errepideak

Auto ilara handiak izan dira Donostia inguruan

Denbora epe laburrean lau istripu gertatu dira, eta zauriturik ez dagoen arren, nahasmen handia sortu dute saihesbidean.

2010eko urtarrilaren 29a
10:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizeko zortzietatik aurrera oso denbora epe laburrean lau istripu gertatu dira Donostiako saihesbidean, Amara eta Aieteko tunelen artean. Inor ez da zauritu ezbehar horietan, baina auto ilara handiak sortu dituzte Donostia inguru guztian Lapurdira noranzkoan, N-1ean zein A-8an. Nolanahi ere, errepidea garbitzea lortu ondoren, goizeko hamarrak aldera jada ez zegoen arazo handirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.