Berri agentziek polizia iturriak aipatuz zabaldu duenez, PPk Madrilgo Genova kalean duen egoitzaren kontra jo du auto batek, eta aztertzen ari dira ea ibilgailuak bonbarik ote duen. Informazio horien arabera, gidariak bi bonbona eta erregaiak izan daitezkeenak zeramatzan autoan, baina ez lehergaiak. Ez da inor zauritu.
Gidaria atxilotu dute, eta Europa Press agentziaren arabera, ikertzen ari dira buruko gaixotasunen bat ote duen. Efe agentziak zabaldu duenez, berriz, "dena galdu" duela dioen enpresari bat izan liteke.