Autoaren filtrazioagatik kexatu egin da prokuradorea

2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko aretoak idatzitako autoa atzo ezagutarazi bazen ere, herenegun, Espainiako El Mundo egunkariak autoaren pasarte ugari argitaratu zituen. Hori dela eta, Esther Rodriguez prokuradoreak protesta formala aurkeztu du, Sorturen izenean. Rodriguezen arabera, «agerikoa» da El Mundok argitaratutako informazioaren iturria Auzitegi Gorena bera dela. Baieztapen hori egiteko, besteak beste, Goreneko epaile Joaquin Jimenezek El Diario Vasco egunkariak eginiko elkarrizketan esandakoa jasotzen du Rodriguezek. «Filtrazio hauek, auzitegitik bertatik datozenak, onartezinak dira. Auzitegiarentzat errespetua nahi badugu, guk ere errespetua zor dugu», dio Jimenezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.