Ohar baten bidez jakinarazi duenez, Fronte Polisarioak Mendebaldeko Saharako gatazka konpontzeko proposamen zehatz bat aurkeztu zion atzo NBE Nazio Batuen Erakundeari. Egitasmo hori "malgua" dela azpimarratu du Polisarioak, eta sahararren nazio eta erabakitze eskubideak errespetatzeaz gain, Marokorekin harreman onak izatea bidera dezakeela iritzi diote.
"Konpnobide malgu eta eraikitzailea da, sahararren eskubide nazionalak bermatzen ditu, eta erreferendum libre eta legitimoaren bidez sahararrek autodeterminazio eskubidea aurrera eramatea eskatzen duten NBEren Batzar Nagusiarekin eta Segurtasun Kontseiluarekin bat dator", adierazi du oharrean. "Halaber, Marokoko Erresumarekin eta auzoko beste herrialdeekin elkarlana eta bizikidetza oneko harremanak izateko atera irekitzen den proiektua da".
Fronte Polisarioak atzo egin legez, Marokok gaurr aurkeztu du Mendebaldeko Sahararako proposamena NBEn. Gainera, Al Mostafa Sahel enbaxadoreak egitasmoa zuenean Ban Ki-Moon Nazio Batuetako idazkari nagusiari zuenean emateko aukera izan du. Mendebaldeko Saharari autonomia ematea da plan horren oinarria. Sahelen arabera, Marokoko alderdiekin, Mendebaldeko Saharako herritarrekin eta nazioarteko komunitatearekin hitzeginez landu dute.
Mendebaldeko Sahara
Autodeterminazioan oinarritzen den konponbidea proposatu dio Polisarioak NBEri
Marokok ere aurkeztu dio bere plana Nazio Batuetako idazkari nagusi Ban Ki-Mooni: autonomia du ardatz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu