pOLITIKA

Autogobernuaren aurka aritzea egotzi dio Urkulluk Lopez lehendakariari

ETAri, berriz, desagertzeko eskatu dio eta indarkeriaren aurrean jarrera irmoa hartzeko ezker abertzaleari. EAJ sortu zela 115 urte bete dira aurten, eta urteurren ospakizunean egin ditu adierazpen horien jeltzaleen buruzagiak.

2010eko uztailaren 31
17:58
Entzun
"Euskadiren autogobernua" egiaz babesten duen alderdia EAJ dela azpimarratu du Iñigo Urkullu alderdiko lehendakariak gaur Bilboko Sabin Etxean egin duten ekitaldian. Hain zuzen ere, autogobernua izan da Urkulluren hitzaldiaren ardatzetako bat.

Urkullren arabera, egungo Jaurlaritza Patxi Lopez lehendakaria buru dela, autogobernua sustatzen aritu ordez haren kaltetan ari da. "Autogobernua areagotzeko benetako aukerak saboteatzen ari da", esan du Lopezi buruz, eta erantsi du, haren helburu politiko bakarra EAJ Jaurlaritzatik ez ezik beste erakundeetatik kanporatzea dela.

Autogobernuarekin segituz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari esan dio EAJren babesa nahi badu horixe eman beharko duela trukean: autogobernuan sakontzea. "Gure babesa, Autonomi Estatututik oraindik betetzeke dauden eskuduntzen transferentziaren araberakoa izango da", azpimarratu du, eta ohartarazi, bide hori hartzen ez badu jeltzaleen babesa ez ezik gobernua gal dezakeela Zapaterok.

ETAri buruz ere aritu da EAJko presidentea, eta desagertzeko eskatu dio erakunde armatuari, egin dezakeen ekarpen bakarra hori dela iritzita. Ezker abertzaleari buruz, indarkeriaren kontra jarrera irmoa hartzeko galdegin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.