gizartea

Autoko gidari bat hil da Castejonen istripuan goizean

Espainiarra da hildakoa, 21 urteko mutila.

2009ko abenduaren 8a
16:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Castejonen (Nafarroa) A-68 errepidean izandako istripuan lagun bat hil da gaur, 6:40an. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute errepideko 84. kilometro parean, Logroño aldera (Espainia), eta autoko gidaria zendu da, Nafarroako Gobernuak esan duenez.

Suhiltzaileek atera dute autotik gorpua, barruan harrapatuta geratu delako.

21 urteko mutila da hildakoa, Rincon de Sotokoa (Errioxa, Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.