Auzi ekonomikoa ere zabalik dago auzitegian

Atal horretako zortzi auzipetuei 13 eta 26 urte arteko espetxe zigorrak eta 235 milioi euroko isuna eskatu dizkiete

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2009ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Egunkaria-ren itxiera ekarri zuen atal nagusiaz gain, atal ekonomikoari buruzko auzia ere zabalik dago Espainiako Auzitegi Nazionalean. Akusazioek 13 eta 26 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte auzipetuentzat, eta 235 milioi euroko isuna. Zortzi dira diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzita auzipetu dituztenak: Auzi nagusian ere auzipetuta dauden Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi, eta Joxe Mari Sors, Ainhoa Albisu, Mikel Sorozabal, Begoña Zubelzu eta Fernando Furundarena. Joan den maiatzean, Torrealdai, Auzmendi eta Uriari sumario honetan lehen aldiz deklarazioa hartu ondoren, auziarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen Eloy Velasco epaile instruktoreak,epaiketarako beste pauso bat emanda.



EKTko langileek elkartasuna adierazi diete auzipetuei

Euskarazko Komunikazio Taldeko langileek elkartasuna adierazi diete Egunkaria auziko sumario nagusian auzipetuta dauden bost lagunei. Langileen esanetan, «bultzada politiko» baten ondorioz itxi zuten Egunkaria 2003. urtean. Horrela, «euskarazko egunkari bakarraren alde urteak lan egin ondoren, ETAko kide izatearen akusaziopean eseri beharko» dutela salatu dute. «Pieza ekonomikoan» auzipetuak daudenei ere elkartasuna adierazi nahi diete. Auzipetu guztien «errugabetasuna» aldarrikatu nahi izan dute eta, era berean, hori aldarrikatzeko ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute. «Egunkaria libre!» esanez amaitu dute idazkia EKTko langileek.





Auzipetuek prentsaurrekoa eskainiko dute gaur

Egunkaria auziko auzipetuek prentsaurrekoa eskainiko dute gaur Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean, 11:30etik aurrera. Espainiako Auzitegi Nazionalak auziaren sumarioaren pieza nagusia ez ixtea deliberatu ondoren, auzipetuek erabaki hori baloratuko biharko prentsaurrekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.