Gizon baten gorpua aurkitu zuten astelehenean Iruñeko Donibane auzoko eraikin bateko eskailera buruan. Odol putzu handi bat zuen azpian eta labana bat zegoen gertu. Auzi medikuek eta poliziek ez dute uste beste pertsona batek hil zuenik, EFE agentziari esan diotenez. Ez dute argitu zergatik hil den.
Pakete banaketako enpresa bateko banatzaile batek aurkitu zuen gizonezkoaren hilotza, Olivako Monasterioaren kaleko lehen zenbakian, bigarren solairuko eskailera buruan. Udaltzainak bertaratu zirenean, labana bat topatu zuten gorpua zegoen tokitik gertu, eta ikusi zuten aldameneko etxebizitzara sartzeko atea zabalik zegoela.