egunkaria auzia. Epaiketaren bigarren eguna

Auzipetuek "kezka handiz" segitzen dute

"Gu euskararen, euskal kulturaren eta euskal kazetaritzaren alde aritu ginen, sekula ez ETAren zerbitzuko. Baina herri akusazioak bere tesiarekin jarraitzen du", adierazi du Torrealdaik gaurkoaren saioaren amaieran.

2009ko abenduaren 16a
14:20
Entzun
Joan Mari Torrealdaik gaurko saioaren ondoren hedabideen aurrean adierazi du bost auzipetuek "kezka handiz" segitzen dutela, nahiz eta euren aurkako frogarik ez dagoen. "Gu euskararen, euskal kulturaren eta euskal kazetaritzaren alde aritu ginen, eta sekula ez ETAren zerbitzuko edo ETAren alde. Baina herri akusazioak bere tesiarekin jarraitzen du".

Larunbatean Bilboko manifestazion parte hartzeko dei egin du Torrealdaik, Egunkaria libre! "ozen" esan behar delako, haren ustez. 17:00etan hasiko da manifestazioa, Aita Donostia plazatik.

Gaur ere auzipetuek euren senideak izan dituzte ondoan. Josu Juaristi Gara-ko zuzendaria ere han zen -atzo ere bai, beste hainbat eta hainbat bezala-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.