Ordu laurden ere ez du iraun Permachek eta Alvarezek Garzonen aurrean egin duten agerraldian. Batasunaren aurkako auzian auzipetuta daudela jakinarazi die epaileak; zehazki, ETAko kide izatea egozten diela.
Eusko Legebiltzarkide izandako horiei biei auzipetze autoa jakinarazteaz gain, Urrutikoetxea legebiltzarkide ohia bilatu eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman du Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Epaitegitik irtetzean, auziaren "kutsu politiko nabarmena" salatu du Alvarezek, eta azpimarratudu Euskal Herriko gatazka konpontzeko bideak jartzeko garaia dela. "Etorri gara berriro ere aldarrikatzera egoerak aldatzen ari direla, denok mugitu beharra daukagula. Zentzu horretan, azaroaren 14an Anoetan egin genuken proposamena, 'Orain herria, orain bakea' mantentzen dugula adierazi nahi dugu, argi eta garbi; apostu berean segitzen dugula, eta apostu horretatik ez garela aterako. Baina ikusten dugu herri honetan autodeterminazioa eskatzea delitua dela", esan du.
Politika