Udalbiltza

Auzipetzeei erantzuteko elkarretaratzeak egingo dira gaur eta bihar udaletxeen aurrean

Udalbiltzaren aurkako auzipetze autoa dela-eta elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eta bihar Euskal Herriko zenbait udaletxetan. Mobilizazio horien bitartez, ezker abertzaleko udal hautetsiek kudeatzen duten Udalbiltzaren 21 kideren aurka bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo diren deklarazio hartzeak salatu nahi dira. Hain zuzen ere, lagun horien herrietan egingo dira kontzentrazioak: Ondarroan, Diman, Lekeition, Hazparnen, Pasaian, Azpeitian, Lezon, Oiartzunen eta Urretxun. Biharko, Atarrabian eta Lezon deitu ditu mobilizazioak Udalbiltzak.

2004ko urriaren 5a
15:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Horren harira, Batasunak elkartasun osoa adierazi die bai Udalbiltzari eta baita auzipetutako herritarrei ere; eta elkarretaratze horietan parte hartzera deitu du. Batasunaren ustez, Garzonek oztopoa jarri nahi die «Udalbiltzaren lanei eta ekarpenei eta garapena saihestu egungo agertoki politikoan». Batasunaren aburuz, «prozesu judizial honen bitartez, azken batean, Euskal Herria epaitu nahi dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.