Auzitegi Gorenak errugabetzat jo ditu Cotano eta Goikoetxea

Atzera bota du Auzitegi Nazionalaren iazko epaia, errugabetasun presuntzioa urratu duelakoan

Erredakzioa
2012ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Getxoko Itsas-Klubaren aurkaatentatu saio bat egin zutela egotzi zien Espainiako Auzitegi Nazionalak Aitor Cotano eta Arkaitz Goikoetxea getxotarrei, 2008an. Hori dela eta, zortzina urteko zigorra ezarri zien, iazko azaroan. Iñigo Gutierrez —haien auzokidea—, aldiz, absolbitu egin zuen Espainiako epaitegiak. Cotanok helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, eta horrek arrazoi eman dio. Esan du Cotanoren errugabetasun presuntzioa urratu dela eta, ondorioz, baita Goikoetxearena ere. Hala ere, espetxean jarraituko dute biek, beste auzi batzuk direla eta.

Auzitegi Nazionalak ondorioztatu zuen Getxon aurkitutako lehergaiak Cotanok garraiatu zituela, Guardia Zibilaren esku inkomunikatua zenean egindako deklarazioan oinarrituta. Gorenak, ordea, adierazpen berberak aintzat hartuz, Auzitegi Nazionalari egotzi dio ez duela azaldu nola heldu zen ondorio horretara. Francisco Monterde epailearenarabera, ez dago egiaztatua atxiloaldian gazteek halakorik esan zutenik, eta epaituek berek ere ukatu egin dute gerora.

Tortura salaketa ez du onartu

Aitor Cotanok, atxilotu zutenean torturatu egin zutela salatu, eta helegitea jarri zuen. Goikoetxeak ere salatu zuen Guardia Zibilaren esku egon zen inkomunikazio aldian torturatua izan zela. Egindako adierazpen guztiak egoera horren ondorio izan zirela jakinarazi zuten biek. Kasu horretan, ordea, Gorenak ez du aintzat hartu Cotanoren eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.