Auzitegi Konstituzionalak Sorturen helegitea onartu du

Estatutuen aurkezpena. ANDONI CANELLADA / ARP.
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Sortuk maiatzaren 18an Auzitegi Gorenaren debekuaren aurka aurkeztutako helegitea. Hala, hamar egun ditu orain Gorenak auziko dokumentazio guztia Auzitegi Konstituzionalari igortzeko, eta Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak epe bera dute epaiketan aurkeztuko diren edo ez erabakitzeko. Auzitegi Gorenean boto partikularra eman zuten zazpi magistratuen argudioetan eta Bildu Konstituzionalean legeztatzean erabilitakoetan oinarritu du Sortuk bere babes helegitea. Alderdiaren estatutuetan ETAren indarkeria arbuiatu izanari Gorenak kasurik ez egitea «onartezintzat» jo dute. Azaldu dutenez, Espainiako Estatuak baditu tresnak legegintzaldian ETAren alde egiten duten alderdien aurka egiteko. Beraz, argudiatu dute Sortu «badaezpada» debekatu zutela, «estatu konstituzionala bera auzitan» jarrita.

Auzitegi Konstituzionalak ez du mugarik auzia aztertzeko, baina, parte-hartze politikoaren eskubidea bermatze aldera, ebazpena hurrengo hauteskundeen aurretik egitea litzake normalena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.