Espainiako Auzitegi Nazionalak 23 urteko espetxe zigorra ezarri dio Ainhoa Garzia Monterori, 2001. urtean Gorka Landaburu kazetariari bonba-liburua igorri izana egotzita. Esku artean lehertu zitzaion liburua Landabururi, eta eztandak zauri larriak eragin zizkion eskuetan.
Hamabost urteko zigorra kazetaria hiltzen saiatzea egotzita jarri dio auzitegiak, eta beste zortzi urtekoa, lehergailuak gorde eta garraiatzea leporatuta. Horrez gain, debekatu egin dio Landabururengana zein haren senideengana gerturatzea, baita bost urtean Zarautzera joatea ere. Kalte-ordainak ere jarri dizkio: 481.222 euro eman beharko dizkio Landabururi, eta 118.778 euro Espainiako Barne Ministerioari. Oskarbi Jauregi eta Patxi Xabier Makazagari ere 23na urteko zigorrak jarriak dizkie, delitu beragatik.
Auzitegi Nazionalak 23 urteko zigorra jarri dio Ainhoa Garziari
Gorka Landaburu kazetariari esku artean 2001ean lehertu zitzaion bonba-liburua bidali izana leporatu dio auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu