Batasunaren ekitaldia
Auzitegi Nazionalak BEC-eko ekitaldia ezezik Batasunaren jarduna debekatu du bi urtetarako
Espainiako Auzitegi Nazionalak Batasunak larunbatean, hilak 21, egin asmo duen ekitaldia debekatu du. Baina Auzitegi Nazionalaren erabakia ez da horretara mugatu; bi urtetarako debekatu du Batasunaren jarduna eta bere egoitza guztiak ixteko agindua ere eman du. Era berean, interneteko web orri guztiak ixteko agindu du.
Auzitegi Nazionalak erabakitakoaren arabera, beraz, Batasunak BEC-en egin asmo zuen ekitaldi politikoa debekatuta geratu da. Orain, Ertzaintzaren esku geratuko da Batasunaren ekitaldiak eragoztea eta Nafarroaren kasuan Guardia Zibilaren betebeharra izango da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu