Politika

Auzitegi Nazionalak behin-behineko espetxealdia ezarri dio jihadismoarekin lotuta Nafarroan atxilotutako gazteari

Guardia Zibilak San Martin Unxen atxilotu zuen asteazkenean, gatazka guneren batera bidaiatu eta erakunde jihadista bateko kide bihurtzeko arriskua zuela edo Espainiako Estatuan ekintzaren bat egiteko aukera izan zezakeela iritzita.

jarraia149792.jpg
2018ko martxoaren 16a
08:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak hartu du erabakia. Guardia Zibilak San Martin Unxen (Nafarroa) atxilotu zuen 27 urteko gazteari behin-behineko espetxeratzea ezarri dio, kautelazko neurri gisa, terrorismo delituak leporatuta.

Guardia Zibilak asteazkenean atxiloketaren ondoren jakinarazi zuenez, gaztea "erradikalizatzen" eta "doktrinatzen" ari zen, sare sozialen bidez eta "erakunde terroristek" erabili ohi dituzten txat aplikazioen bitartez. Atxilotuak bere kabuz eraso egiteko erabakia hartua izan zezakeela deritzo Poliziak, edota talde jihadistaren bateko kide bihurtzeko gatazka guneren batera bidaiatzeko asmoa izan zezakeela uste du.

Gaztea atxilotu ostean, bere etxera eraman zuen Guardia Zibilak, miaketa lanak egin ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.