BIhar ekitaldi bana dira ospatzekoak Hernanin (Gipuzkoa) -Independentzia Eguna- eta Lesakan (Nafarroa), baina Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak biak debekatzea erabaki du -Hernaniko kasuan, manifestazioa-, Segi eta Askatasuna legez kanpoko erakundeek antolatu dituztelakoan.
Hernaniko ekitaldia debekatzea Dignidad y Justicia elkarteak eskatu zuen. Gainera, atzo Auzitegi Nazionalari jada hilda dauden ustezko ETAko bost kideren plaka eta monolitoak Hernanitik kentzeko agindua eman zezan eskatu zion.
Lesakako ekitaldia Askatasunak antolatu dutela dio epaileak, Gernikako Estatutuaren 29. urteurrenaren harira. Kasu horretan, Guardia Zibilak jarri zuen salaketa.
Politika