Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegiri askatzea ukatu dio, bosgarren aldiz. Bateragune auzian kartzelan egoteko aginduari helegitea aurkeztu zion Otegik, baina epaileak esan du ihes egiteko, justizia oztopatzeko eta berriro delitu egiteko arriskua dagoela, eta hori argudiatuta ukatu dio askatasuna. Otegi, Rafa Diez eta beste sei pertsona epaituko dituzte Bateragune auzian.
Auzi horretan, hamar urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Otegirentzat. Behin-behinean espetxera bidaltzeko agindua komunikabideek baino geroago jakin zuela ere argudiatu zuen Otegik helegitean, baina epaileak erantzun dio hori ez dela auzitegiaren kontua, eta ez diola kalte egin. Azken aldiz, abenduaren 3an ukatu zioten aske uztea Otegiri, herriko tabernen auzian.
Politika