Euskal presoak

Auzitegi Nazionalak debekatu egin ditu Pedraz epaileak baimendutako presoen aldeko ekitaldiak

Bihar eta etzi ziren egitekoak Villabonan agerraldiak.

2009ko uztailaren 30a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin ditu Villabonan (Gipuzkoa) bihar eta etzi egitekoak ziren euskal presoen aldeko ekitaldiak. Aurretik Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak baimendu egin zituen ekitaldi horiek, "adierazpen askatasunak babesten" zituztelako.

Dignidad y Justicia elkarteak ekitaldiak debekatzeko eskatu zion Pedrazi, horietan "terrorismoa goretsiko dutelako", baina Pedrazek ez zuen eskaera onartu. Epailearen erabakia jakin bezala, Dignidad y Justicia elkarteak helegitea jarri zuen. Gaur, Auzitegi Nazionalak helegitea onartu du.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari "beharrezko neurriak hartzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.