Auzitegi Nazionalak debekatu egin du Herrira-k biharko Bilbon deitutako manifestazioa

Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak kasu egin dio Terrorismoaren Biktimen Elkartearen eta Dignidad y Justicia taldearen debeku eskaerari, "terrorismoari gorazarre" egin dakiokeela argudiatuta. 

2012ko abuztuaren 23a
19:08
Entzun

Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin du Herrira Mugimenduak Bilbon deitutako manifestazioa. Preso gaixoen eskubideen aldeko manifestazioa Moyua plazatik zen ateratzekoa, 12:30ean. 

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Dignidad y Justicia taldeak egindako eskaria onartu du Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta manifestazioa debekatu du, "terrorismoari gorazarre" egin dakiokeela argudiatuta. Iragan larunbatean Herrira-k bertan behera utzi zuen presoen aldeko beste manifestazio bat, Santiago Pedraz epaileak debekatzeko agindua eman ondoren. 

Bestalde, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak iragarri du hainbat martxa egingo dituztela euskal presoak dauden Espainiako kartzeletaraino, "legea hiltzaileekin zorrotza izan dadin" eskatzeko. Lehenengoa, asteazkenean, Murtzian (Espainia). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.