2003an "badaezpadako operazioan" atxilotutako hamahiru gazteetatik zortzi absoilbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hauek dira: Ramon Lopez Cid, Arantza Martin Sanz, Francisco Javier Gil Rosado, Gorka Iriarte Saez, Galder Bilbao, Maider Egiguren Galarraga, Iker Casanova Alonso eta Ikerne Idakoetxea Barberia. Zazpi urteko kartzela zigorra jarri die, berriz, Zuhaitz Izagirre Ameztoiri eta Carlos Martin Sanchezi, ETA erakundeko kide izatea leporatuta, eta sei urteko espetxe zigorrari aurre egin beharko diote Alberto Gonzalez Etxeberriak, Regina Maiztegi Aoitizek eta Mikel Garaiondo Bastidak, ETArekin kolaboratzea egotzita.
Horiek denak akusatuen aulkian eseri zituzten joan den abenduaren hasieran, eta denek ukatu zuten ETArekin zerikusia zutela. 2002. urteko abenduan ETAren aurka Frantzian egindako operazio batean ustez atzemandako agiriak izan dira epaiketaren abiapuntua. Sarekada hartan ETArenak ziren hainbat dokumentu atzeman zituela esan zuen Poliziak, eta orduztik atxiloketa asko eta asko izan ziren "paper" edo "zerrenda" haien harira.
Atxilotu eta inkomunikaturik eduki zituzten egunetan tratu txarrak eta torturak jasan zituztela deklaratu dute epaituek, eta euren buruak zein beste batzuenak kulpatuz egindako orduko deklarazioak tortura horien ondorioz egin zituztela, eta esan zutena gezurra zela.
Azalpen horiek emanda 2003ko otsailetik 2005eko maiatzera bitartean 120 pertsona atxilotu zituzten zazpi polizia operaziotan.
politika
Auzitegi Nazionalak hamahiru gaztetatik zortzi absolbitu ditu
2003. urtean "badaezpadako operazioan" atxilotutako hamahiru gazteetatik zortzi absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Beste bi gazteri, berriz, zazpi urteko espetxe zigorra jarri die ETA erakundeko kide izatea egotzita, eta hiruri sei urtekoa, ETArekin kolaboratzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu