Azaroan bozkatuko dute euskararen ofizialtasunaz EBn

Jose Manuel Albares Espainiako jarduneko Atzerri ministroak esan du eskea «birformulatu» egin behar dela

Jose Manuel Albares, EBko Kontseiluko bilera batean. JULIEN WARNAND / EFE.
2023ko urriaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESTRASBURGO. Europako Batasuneko Kontseiluan euskarak itxaron egin beharko du. Ofiziala izan dadin egindako eskaeraren erabakia atzeratu egin da berriz ere. Iragan irailaren 20an egin zuten lehen saioa, eta atzeratu egin zuten, denbora gehiago behar zutela argudiatuta. Espainiako Gobernuko jarduneko Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek eraman zuen eskaera EBko Kontseilura. Eskaeraren abiapuntua Carles Puigdemont Junts per Catalunyako buruak jarri zuen, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburugaiari inbestiduran babesteko baldintza gisa eskatu ziolako Espainiako Estatuko hizkuntza gutxituak —katalana, euskara eta galegoa— Europako Batasunean ofizial izan zitezen bidea urra zezan. Orduko hartan luzapena eskatu zuten, eta atzo berriz ere azaroaren 15era atzeratu zuten bozketa. Albaresek adierazi zuen bere bidea egin behar duela eskaerak, eta «birformulatu» egin behar dela, baina azpimarratu nahi izan zuen atzoko bileran ez zela Europako Batasuna osatzen duten gobernu bakar baten kontrako jarrerarik izan. Azaroaren 15a da hurrengo helmuga, eta Espainia Europako Batasunean betetzen ari den sei hilabeteko presidentetzaren barnean izango duen azken aukera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.