59 auzipetuek datozen egunetan hartuko dute autoa. Pertsonalki jakinaraziko diete auzipetuei autoaren berri, horretarako bidaliko duten ordezkaritza batekin. Autoan dioenez, gisa horretan denei abisu ematea lortzen ez bada, azaroaren 14an Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko dute auzipetu guztiek, goizeko hamaiketan.
"Mometuz" epaiketatik kanpo utzi ditu Pepe Rei Rodriguez eta Ramon Uranga Zurutuza, gaixorik daudelako, eta Manu Aranburu (2004-10-26an hil zen) epaitik kanpo utzi du.
Gainera, lekukoei jakinarazteko 5 eguneko epea du Zigor Arloko Salak. Besteak beste hauek dira lekuko gisa deklaratuko dutenak:Isabel San Sebastian, Luis del Olmo, Jose Maria Calleja, Iñaki Ezkerra, Fernando Savater eta Jon Juaristi. Horiek denak AVT elkarteak hala eskatuta.
Epaiketa azaroaren 11n hasiko da, eta Madrilgo Casa de Campon Espainiako auzitegi Nagusiak prestatu zuen egoitza berezian.
'18/98 auzia'