Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea harrituta geratu da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak atzo Gernikako Estatutuaren erreformaren aukera aipatu izanagatik, "Estatutua ahotan hartzen duenak lehendabizi egin behar duena hori betetzea izan behar delako. Oraindik zintzilik eta airean dauden eskumenak hona ekarri behar ditu". Hala, "benetan ezin sinistuta" dago Azkarate Zapaterori atzo entzun zionarekin.
1979ko urriaren 25ean onartu zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan autonomia Estatutua, eta oraindik hainbat eskumen bete gabe ditu Espainiako Gobernuak. "Dirudienez, ez dago aparteko borondaterik betetzeko", esan du Jaurlaritzaren bozeramaileak gaur Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariak bilera egin zuten atzo Zapaterorekin, Madrilen, eta Azkaratek gaur ziurtatu da Ibarretxeren proposamena ez dela Gernikako Estatutura itzultzea. Indarkeria ezaz eta erabaki eskubideaz akordioa lortu nahi du Ibarretxek 2008ko ekainerako Espainiako Gobernuarekin, "gaur egungo blokeo egoeratik irteteko". Zapaterok ezezkoa eman zion atzo, eta hori "hanka-sartzea" iruditu zaio Azkarateri.
Blancok Ibarretxeri eskatu dio ez sortzeko beste frustraziorik
Jose Blanco PSOEren antolakuntza idazkariak "gizartean beste frustraziorik ez" sortzeko eskatu dio gaur Ibarretxeri, "galdeketa ez delako egingo".
Blancoren ustez, Jaurlaritzaren lehendakariak hauteskunde interesak izan ditzake proposamena orain atera izanagatik.
Politika
Azkaratek dio Zapaterok EAEko Estatutuaz hitz egin badu, "lehendabizi bete" egin behar duela
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea "benetan ezin sinistuta" dago Espainiako Gobernuaren presidenteak atzo Gernikako Estatutuaren erreformaren aukera aipatu zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu